XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeruntz zijoazela, Joañixiokin arkitu ziran.

Bi anaien erdin Maitexa artu zuen ta ala zeramaten bitartean ez zan Donosti guztin bi anai oiek baño pantesi aundigokorik.

Urrengo goizean, berebilla etorri zitzaioten, ta Lezora.

Maitexa ikusgarri polita zegon bere begi urdin zabal aiekin, pitiñen bat erorik lo gutxi eginda zegolako: orrek berak politago egiten zun.

Soñeko beltzak arrigarrigo agertzen zun ille argi polit ura.

Arpegi zuria, egun artako ibilleraz pixkanbat gorritua.

Soña, gutxik bezin liraña.

Eskuestalki dotoreak.

Ta guztin gañean, mantaliña beltza.

Meza bitartean, Maitexak Krixto Deunari egiten zion begiratuak itz guztik baño geiago esan nai zun.

Joañixiok berak ere, azkenengo urtetan elizlanak atzenduk eukiarren, orduntxe irudi zitzaion gizona bakarrik lurrean gauza motxa zala ta zeruan laguntza bear zula: Maitexan begiratua ikusi zunean.

Joañixiongatik zer esanik ez zegon.

Teexan begik ernai egon ziran.

Oñetako beltz ixpillua baño dirdirgarrigoak.

Soñeko beltz onetakoa.

Ginballa beltz egokia.